2015/06/23

Moonbots-en Parte hartzen!!

Egun on, Moonbots-en parte hartzen hari gara eta hau da guk egindako bideoa! Gure helburua video edo historio baten bitartez ilargiak gugan eragiten dituen sentimenduak adieraztea da. Hemen da bideoa!! https://youtu.be/t3AGBgbntzA

2015/04/30

Gure proiektuen Creative commons-ak

Gure TDSaren Creative commons-a Licencia de Creative Commons
Sistema de detección de incendios dios forestales mediante el uso dedrones by BetaBot (Bizkaia) is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.
Creado a partir de la obra en https://docs.google.com/document/d/1RckHtfktDZJwx8mZ9t3PNO1PTtiQ3wKpNuFNjyclzqE/edit?usp=sharing. Licencia de Creative Commons
Sistema de detección de incendios dios forestales mediante el uso dedrones by BetaBot (Bizkaia) is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.
Creado a partir de la obra en https://docs.google.com/document/d/1RckHtfktDZJwx8mZ9t3PNO1PTtiQ3wKpNuFNjyclzqE/edit?usp=sharing.

Gure proiektuen Creative commons-ak

Jada creative commons bat sortu dugu!!
Licencia de Creative Commons
Hezkuntzan Komunikazio Kanalak irekiz by BetaBot (Bizkaia) is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.
Creado a partir de la obra en https://drive.google.com/file/d/0B_zxkF2UnssrNUJDUEpmXzNRUGM/view?usp=sharing. Licencia de Creative Commons
Hezkuntzan Komunikazio Kanalak irekiz by BetaBot (Bizkaia) is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.
Creado a partir de la obra en https://drive.google.com/file/d/0B_zxkF2UnssrNUJDUEpmXzNRUGM/view?usp=sharing.

2014/12/12

Gure ideien kutxa

Gure proiektu guztiak biltzen dituen ideien kutxa bat egin dugu.
Hemen proiektu zientifikoa biltzen da, mikro fllan egin genituen bi proiektuen batura ikusi daiteke.

Kutxaren kanpoaldean proiektua garatzen lagundu diguten pertsonak ageri dira, gurasoak, entrenatzailea edo mentoreak adibidez.

Aldi berean Betaboten esentzia gordetzen da kutxa honetan, bertan, gure ideia guztiak adierazten direlako.

Betaboten egunerokoa!!!

Iruñeatik bidaia luze baten ondoren itzuli gara, gezurra dirudi, dena bukatu da.

Berrio FLLan parte artzea erabaki dugu, jada hurrengo erronka esan digute Iruñean, World Class

Zenbait egun igaro dira, hainbat ideia bota ditugu eta oso motibaturik gabiltza, hezkuntza sistema bat sortzean pentsatu dugu, baina hori erreza ez dela ikusi dugu.

Oporrak heltzen ari diraa!! Azkenean merezi dugun etenaldia!!

Decidimos agradecer su trabajo a Oihane y Amaia, nuestras actuales mentoras.

Oihane eta Amaiari bere lana eskertzea pentsatu dugu, gainera berriz hau errepikatzea proposatuko dugu.

Gutuna bukatu egin dugu!! Jesusek (Lauroko DBHko zuzendariak) prestatutako merendolan irakurriko dugu.

Asko guztatu zaie gutuna, baina hau berriz errepikatzea zaila dirudi.

Oporrak bukatu egin dira jada, berriz ere guztiak elkartu gara, gainera betiko gaia itzuli egin da, zer gertatuko da FLLarekin?

A zelako mirariaa, pasadan urtetik 300€ sobratu zaizkiguu! Inskripzuoa ordaindu dezakegu! Eta beraz robot txapelketarako tapetea izango dugu!

Ene bada! Inskribatu egin gara! Lortu egin dugu! FLLan sartu gara!!

1000 ideiaren ondoren izenik gabe jarraitzen dugu, zelan "propon" izena?

Dirudienez ThunderBang deituko gara, ez al da izen polita?

Dirudienez "Alfabot" izango da gure izena :D

Eskerrik asko Jon! Betabot izena asko gogoko dugu! Bigarren aldiz parte haryzen dugunez.. Programa informatikoak bezala Beta bertsioa gara! Ez, askoz hobeto!! Betabot taldea gara!

Proiektu zientifikorako ideiak izan gabe jarraitzen dugu, baina Asierrek logo oso polit bat prestatu du!!

Errobot bat lortu dugu! Nahiz eta bizkar min handia suposatuko duen.. CampTecnologicok mesede hau egin digu, bere LEGO piezak gorde ordez.

Basaurin galdu egin gara metro geltokiz galdu garelako! Gainera Asierren busean ikaragarrizko katastrofea sortu dugu!! Baina errobota eta piezak lortu ditugu!

Innovasquetik erantzun gaituzte, txapelketa mahai bat lortu dugu!

Jonan eta Asier Innovasquera joan dira, baina ez zegoen inor! Gaizki ulertzeren bat izan omen dugu!! Baina jada lonja bat lortu dugu, eta ikustera joango garaa!

Baiii!! Badugu entrenatzaile bat!! Ongi etorri Aroa!!

Azkenean... Txapelketa mahia lortu dugu! Jada ia material guztia lortuta daukagu!!

Mikro FLLko taldeak egin ditugu, Asier eta Jonan, eta Ander eta Sue!! Hoberenek irabaz dezatela!!

Dirudienez esusteko elkarrixketa bat egin dugu, ez elkarrizketatua ez gu geuk genekigun elkarrizketa hori egingo genuenik, baina oso baliagarria izan da!! Eskerrik asko Viridiana!!

Gaur Rosabeli (Lauroko DBHko orientatzaileari) elkarrizketa bat egin diogu Lauroko hexkuntza sistemari buruz, oso interesgarria dirudi...

Gaur beti bezala... Beste elkarrizketa bat! Hainbat idazteaz nekatzen ari omen da Jonan, baina hau ere asko balio izam du!
Gainera dirudienez Jonan eta Ander arraro atera dira elksrrizketatik, beste ikuspunturen bat zutela esaten dute.

MikroFLLko data 3. aldiz aldatu ondoren... Jada ondo aukeratu dugu eguna, eta epaileak eta guzti aukeratuta daude jada!! Baina... Dembora arinegi igaro egiten da!!

Posterrerako ideia bikain bat daukagu, oso polita geratuko da!!

Azkenean Mertxerekin jarri gara kontaktuan, eskerrik asko maripaz egin dihuzun mezede honengatik!

Robotak gauza oso ikusgarriak egiten ditu, oso ondo doa, gainera Jonanek robota apaintzeko oitura hartu du nahi gabe. Gaur Mertxerengana joan gara, baina Joman exin izan da etorri, lastima bat, baina zihur hurrengoan etorriko dela!!

Mikroa heltzear dago eta jada epaile bat ezagutu dugu, Maria.

Mikroa baino lehen daukagun azken asteburua da hau, bi proiektuek itzura oso on bat dute, hoberenek irabaz dezatela!!

Mikroa da gauur!! Dena daukagu entsailaturik, baina nola nola batuko dira proiektuak? Nork daki.

A zelako piztikeria, robota azkartu dugu pilo bat, gainera ez dugu porteriarekin arazo gehiagorik izan.

Proiektu zientifikoal itzura ona dauka, baina eguna heltzen ari da.. Robota ondo doa, denborak hartu ditugi eta robota basean ikutzeko 36" ditugu.

Proiektuak batzeko modua aurkitu dugu! Otsin bai! Txosten zientifikosrekin hastera!!

Prezia oso polita geratu da! Bere egitura asko gogoko dut eta gainera oso ulergarria da, Ander asko hobetu du ordenagailuz irudiak diseinatzen!!

Gaur Mertxerengana itzuli gara, eta aldi honetan Jonan etorri ahal izan da!! Baina komunikadorea asko guztatu zaie!! Bihar Ikerren argazkiak izango ditugu komunikadorea erabiltzen.

Zoritxarrez Iker gaixorik jarraitzen du eta ezin uzan du komunikadorea erabili. Robotak gauzak asmatzen ditu eta zer egiten ari den ere ez daki. Gainera robotaren kontuak Sue zoratu du eta zalditik jauzi da, baina ondo dago!!

Gaur Anderren etxera joan gara jatera!! Robota azkarra bihurtu da berriz ere eta jada koloreak bereizten ditu!! Gainera beste misio bat egiteko denbora daukagu!! 485 puntu programaturik!!Ideien kutxa ia ia bukatuta dago eta posterrak dekoratu berri bat du!!

Gaur Ikerrengana joan gara, esaldiak nola egiten dituen ikusi dugu, gainera gure scratcheko softwarea erakutzi diego Ikerren amari, Mertxeri eta Miriameri.

Gaur proiektua amaitzen ibili gara prezi eta guztia prestatzen.

STREAMING

GAUR STREAMING-A GURE ROBOTAREKIN!! SARTU ANDER AGUIRIANO-REN KANALEAN ETA IKUSI ZUZENEAN 16:30TAN!!!!!!!

GELETAN AURKEZTEN

Gaur Lauro Ikastolako 1.DBHetik joan gara gure proiektu zientifikoa aukezten. Oso ondo joan zaigu, ikasleak harrituta gelditu dira eta!!



BALOREEN POSTERRA

Hemen daukazue baloreen posterra. Hitz hodei bat da, hitz hauekin eskola baten eraikina osatu dugu. Gure taldeko hitzik garrantsitsuenak sartu ditugu. Hemen daukazue argazkia

Bueltan gara!

Azken hilabetean ez dugu ezer ez idatzi, lanean egon garelako. Baina bagaude bueltan gure proiektuaren azken berriak kontatzeko. Lehenik eta behin, azken hilabetearen laburpen txiki bat egingo dugu.

Sagrado Corazonen kontaktu bat eman ziguten eta hara joan ginen autismo kasu erreal betkin tratatzeko. Bera Iker da eta autismo seberodun 8 urteko mutila da. Berarekin hainbat alditan egon gara, baita Mertxerekin (bere PTa) eta bere amarekin ere.


Diseinatu diogu komunikazio sistema bat, berarentzat bakarrik, eta momentu honetan digitalera pasatzen gabiltza.

Azaroaren 23an Micro FLLa egin genuen gure lonjan. Proiektuaren garapena nola izango zen erabakitzeko egin zen micro FLL-a. Paralelo diren bi proiektuen artean.


Zientifikoa: Emaitza moduan bi proiektuak batzeko posibilitatea ikusi zen proiektua edukiko duen inpaktoa handitzkeo.

Teknikoa: Aurkezpen bi egin ziren epaileen aurrean talde bakoitza bere robota ahalik eta hoberen azaltzeko.


Valores: Aurrean dagoen posterraren aurkezpen komun bat egin zen FLL-ko balore guztiak kontuan hartuta.


2014/10/25

Misio berria

Robotaren misiorik luzeena bukatu dugu dagieneko. Hemen daukazue bideoa. Gogoratu gure robotaren jarraipena egiteko ROBOTA orrialdean sar zaitezkela, orrialde honen goiko aldean, izenburuaren behean.


Mari Paz-ekin elkarrizketa

Atzo elkarrizketa bat izan genuen Lauroko lehen hezkuntzako orientadorarekin, Mari Paz. Han, hezkuntza sistemari buruz egon ginen hizketan eta baita ezinduei laguntzeko motodoei buruz ere. Elkarrizketa honek asko lagundu gaitu gure proiektua ondo bideratzen eta hemendik eskertzen diogu bere laguntza.


2014/10/16

Robota lortzen

Aurten gure kabuz parte hartzen ari garenez, hau da, ikastolatik kanpo, FLLan esku hartzeko robot bat behar dugu. Beraz, Camptecnologicorekin harremanetan jarri ginen eta haiekin tratu bat adostu genuen; guk haien piezak ordenatzen lagunduko genituen eta haiek horren truke EV3 errobot bat eta pieza zehatz batzuk utziko zizkiguten. Hemen duzue bideo bat hau laburbilduz:


Aurkezpen bideoa

Aste honetan oso lanpetita ibili gara eta egin ditugun gauza guztian artean gure aurkezpen bideo dago. Hemen uzten dizuegu honi begirada bat botatzeko: 


2014/09/29

Tapetea prestatzen...

Kaixo!

Atzo, igandea, arratsaldean, gure txoko berrian geratu ginen eta tapeteko misioak montatzen hasi ginen!







2014/09/23

Jada barruan



Bagaude FLL-aren barruan! Gaur bertan egin dugu inskripzioa txapelketan eta aste honetan jasoko ditugu mahaia muntztzeko piezak eta marrazkiak dituen tapetea. Hau hartutakoan muntaiaren bideo bat igoko dugu blogera, ikus dezazuen ez dela lan eskasa egin behar dena hau guztia muntatzeko.

Berriro bueltan!

Kaixo!! Berrio bueltan gaude, eta zenbait berrikuntzekin. Urte honetan, taldean lau lagun gaude: Ander, Sue, Asier eta Jonan. Aurten Lauro gabe parte hartuko dugu, hau da gure kabuz. FLL-an berriz parte hartzeko asmoa daukagu. Oraindik proiektu gabe gaude baina gute buruak martxan jarri ditugu!! Urte honetako erronka World Class du izena eta hezkuntzari buruz doa. Gure berriei buruz ingortatuta egongo zarete, lasai.

2014/05/22

A drone...

Hi!!

We have already encarged a drone!! the las sunday we were in a competition and a drone company told us that it will be good to buy a drone to simulate our proyect. So.. we thought about it and we bought. We think that it will arrive today to Ander's home!!

Ingelesez publikatzen!

Kaixo!!

Gaurtik aurrera egingo ditugun sarrerak ingelesez egongo dira. Open European Championship-ean hizkuntza ingelesa delako eta bloga irakurriko dutelako!!





DON BOSCO FP-AN!!

Kaixo!!

Pasa den asteburuan, Don Bosco FP-an egon ginen. Lehiaketa  bat ospatu bait zen han, eta hara joan ginen irabazteko asmoz. Oso goiz gogorra izan zen baina proiektu oso interesgarriak egon ziren. Hortaz aparte, guretzako inportanteena, dron enpresa batekin kointziditu genuela izan zen. Aprobetxatuz, enpresako joan ziren bi taldekideei, makina bat galdera egin genizkien. (Dron bat erostekotan zelako drona komeniko zitzaigun, bideragarritasuna duen proiektua den, kamara termografikoa jarri ahal badugu etb.). Galdera guztiak erantzun zituzten eta emandako erantzunak balio andikoak izan ziren. 

Goizaren amaieran, sari banaketa antolatu zuten eta azkenean irabazleak izan ginen. 400 euroko saria lortu genuen eta. Oso ondo etorri zaizkigu gure proiektuan hobelerroak ezartzeko.


Open European Championship-era!!!

Kixo!

Badakizuenez, Bartzelonan, estretegia eta innobazioaren sari berezia lortu genuen eta sari honi esker, Open European Championship-era sailkatu gara!! Bartzelonan, oso esperientzia ona bizi genuen eta hainbat gauza gure proiektua aurrera eramateko ikasi genituen, epaileen galderetaz adibidez. Hemen usten dizkizuegu Bartzelonan egindako taldeko argazki batzuk!






2014/05/13

Laguntza bila

Iruñera joateko gogo handiekin gabiltza, baina oraindik nahiko lan falta zaigu. Han bertan gaudenean beste talde batzuekin txapak edota beste edozer gauza trukatu beharko dugu. Guk pultserak trukatzea pentsatu dugu, baina pila bat egin beharko ditugu eta ez daukagu denborarik. Lagunduko zeniguke?


2014/04/07

Estrategia eta Innobazioaren saria Bartzelonan!

Sari honekin Europeora pasatzeko aukera lortu dugu! Oso pozik gaude eta proiektu oraindik gehiago hobetzeko indarrekin! Esperientzia ona izan dugu Bartzelonan!




2014/03/21

Deusto-tech-en!

Pasadan astean, deustoko unibertsitatean egon ginen, hango ingenieria ikasi zuen pertsona baten aurrean proiektua aurkezteko. Berak asko legundu zigun, zenbait ideaia edo informazio lortzeko. Oso ondo pasatu genuen eta gainera, dronaren informazio piloa eman zigun. Han dron handi bat zegoen eta. Zenbait ondorio atera genituen. Adibidez, proiektuan erabili behar genuen dron-a, gasolinarekin zihur aski erabili beharko genuela. Dron elektrikoak, 20 minutuko autonomia bakarrik zeukan eta.


ROBOT MEETING-EN!!

Deustoko Campus Tecnologikoarekin kontaktuan jarri ginen, ia patrozinatzen ziguten. Baietz esan ziguten baina asteburuan lan egiten bagenuen. Orduan, pasa den asteburu honetan Alhondigara joan izan behar ginen lan egitera eta hortxe zeuden ume txikiei programa basikoak irakatsi. Dena ondo baino hobeto atera zen. Han beste zenbait aparatu miresgarri zeuden eta! adibidez google glass- ak. Azkenean pizutsua egin zitzaigun goiza. Baian Bartzelonara joateko behar genuen dirua lortu dugu!!!


Incomimex-en!

Asteartean, Incomimex enpresara joan ginen, Gatikan. Bertako arduradunaren aurrean egin behar izan genuen aurkezpena. Proiektu zientifiko eta teknikoak aurkeztu genituen. Ez zitzaigun oso ondo atera aurkezpena baina egun hauetan txarto egin genituen gauzetaz konturatzea eta hobetzea izan da gure lana. Horrela egin dugula pentsatzen dugu eta dena hobetu eta amaitu dugu jada.


BATXILLERREN AURKEZPENA

Atzo, batxillerrera joan ginen gure aurkezpena egitera beste proiektu zientifiko bat egiten dauden ikasle baten aurrean aurkezteko. Gauza oso ondo atera zitzaigun baina oraindik Bartzelonarako detalle batzuk hobetu beharko ditugu!!! 






2014/03/09

Idom enpresan

Pasa den ostegunean Idom enpresara joan ginen gure proiektua aurkeztera eta ea babesle izan nahi zuten galdetzera. Proiektu osoa aurkeztu ostean baizko erantzuna ema ziguten eta patrozinatzaile berri batekin bueltatu ginen.

Misio hobetuak

Aste honetan oso lanpetuta ibili gara eta misio batzuk hobetu edo aldatu ditugu. Hemen dituzue gure misio ofizialen bideoak:






Bartzelonara

Bi aste barru Bartzelonan egongo gara, FLL Espainian eta baditugu dagoeneko hainbat patrozinatzaile. Hona hemen haien logoak:

2014/03/07

Baloreak prestatzen

Gure FLL baloreak erakusteko poster bat egin dugu, izan ditugun esperientzia guztiak isladatuz.


2014/02/04

Arazoak robotean

Gaur arazo batzuk eduki ditugu gure robotarekin eta desmontatu behar izan dugu. Geroago berriz montatu eta berriztu dugu. Bihar igoko dugu argazkiren bat.


Beste osagarri bat

Gaur robotarentzako beste osagarri bat diseinatzen egon gara, misio berezi bat egiteko. Hemen daukazue bideoa:


2014/01/31

Experimentatzen

Gaur robot berriarekin experimentatzen egon gara eta engranaje sistema berri bat garatu dugu, misio barezi bat egiteko. Oraindik ez dugu bukatu baina lana ezdoa batere txarto.


2014/01/30

Lehen pausuak

Gaur gure robot berriak bere lehen pausuak eman ditu eta oso ondo dabilela iruditu zaigu. Hemn daukazua bideoa:


2014/01/28

Gure babesleak

Hauek dira momentuz ditugun babesak. Oraindik babesleen bila gaude eta denok animatzen zaituztegu laguntza ematera!! Gure patrozinatzailea izan nah duzu, idatzi e-mail helbide honetara: anderaguiriano10@gmail.com




2014/01/23

Robot Berria! EV3

Euskadiko FLL-a NXT sahar batekin irabazi genuen. Vaina Espainiakoa irabasteko NXT berria erosi dugu (EV3)

image

Dossierra

Dosierra egiten gaude, Bartzelonarako bidaia eta bertako egonaldia erosteko babesleak lortzeko, gainera ahal badugu gure proiektua hobetzeko dron baterako dirua bilduko dugu.

Gure Prezia


Suteak oso arin hedatu egiten dira eta behin piztu egiten direnean sutearen hedapena moztea zaila da basoko ekosisteman kalte nabariak izan barik. Beraz premiazko ikusten dugu sute detektatzeko eta alarma protokoloa eragiteko sistema eraginkorra topatzea. Gure sistema hiru puntutan oinarritzen da.

1. Tximista detektatzaile: zelula fotosentikor baten bidez. 

2. Dron taldea kamara infragorriaz ekipatuta sutea piztu den jakiteko. 3. Mugikorrerako aplikazioa suhiltzailek kudeatuta.

Sutea gertatzeko probabilitate handiko tokietan sistema fotosentikorra ezarriko zen tximista jausiz gero datuak hartu eta dronei (piloturik behar ez duen ibilgailu hegalari txiki bati) seinalea bidaliko lioke. Dronak puntu hori eskaneatuko zuen bere kamara termikoaz eta sute piztuta egonez gero alarma protokoloa eragingo zuen suhiltzaileentzako diseinatutako mugikorrentzako aplikazio baten bidez. Dronen erabilpena zabaldu ahal da basoan gertatzen den edozein sute detektatu ahal izateko. Proiektuaren bideragarritasunaren azterketa abian da eta Bilboko suhiltzaileen kaboaren aurrean aurkeztuta izango da.

2013/12/11

Gure maketa bukatuta

Suhiltzaile baten bisita gaur...

Gaur suhiltzaile bat Laurora etorriko da. Gu suhiltzaileari proiektu zintifikoa aurkeztuko diogu eta berak proiektuaren baliogarritasuna egokia den esango digu. Hortaz aparte, proiektua gehigarri batzuk bahar baditu esango digu.
Etorri eta gero beste sarrera bat egingo dugu nola joan den esateko.

Gure LOGOA




2013/11/04

Euskalmetera irteera


Pasa den urriaren 24an, osteguna, Gasteizera joan ginen, arabako parkeko euskalemet izeneko eraikinera hain zuzen ere. Eguraldia 24 kanaleko estudiotara joan ginen ere.  

Irtenaldi honek proiektu zientifikoaren gaia finkatzeko erabili genuen. Euskalmet eraikinean gela batean sartu eta gizon batek euskadiko eguraldien datuak eta alertak ondo azaldu egin zizkigun. Datuak non eta nola jasotzen diren, alerten koloreak nola bereiztu, zer-nolako tresnak erabili eguraldia neurtzeko, ze faktoreek suteak sortzen dituzten... ikasi genuen. Azalepen eta ibilaldi honek askotarako balio egin zigun adibidez nola eratzen ziren suteak edota noiz gertatuko diren jakiteko.